top of page
  • Black Instagram Icon

Zirku

ESKOLA BAINO
ASKOZ GEHIAGO
IMG_20231211_175932.jpg

Espazioak 350m2 baino gehiago ditu zabalera, eta 7 metro baino gehiagoko altuera. Diziplina

artistikoak (malabareak, akrobaziak, oreka eta aireak) praktikatzeko beharrezkoak diren

segurtasun birateko guztiak ditu.

Ez da beharrezkoa esperientzia aurretik izatea, jarrera positiboa, ikasteko grina eta ongi

pasatzeko gogoa baino ez duzu behar.

Gure helburua kirol praktika hau erraztea eta ezagutaraztea da, inklusiboa eta lehiakorra ez

dena. Bertan, abiapuntua edozein dela ere (adina, egoera fisikoa,...), edonork bere burua

probatzeko eta ezagutzeko aukera izanen du, eta jakina, kultura eta jarduera fisikoa batzen

dituen jarduera honetaz gozatzeko ere.

Gure espazioan gaitasun fisikoak (elastikotasuna, bizkortasuna, oreka, indarra,

psikomotrizitatea...) lantzeaz gain, garapen pertsonala eta kognitiboa ere bilatzen dugu:

emozioen kudeaketa, autoestimua, konfiantza, norberaren hobekuntza, soziabilitatea, talde lana,

lankidetza...

Urtxintxa zirku escuela de circo
logo_urtxintxa_black_icon.png

Nor dago atzean

Urtxintxa_zirko_eskola_taldea_david_almazán_urtxintxa_BN.jpg

David Almazan “Dabitxi” 2001ean hasi zen malabar eta oreka tailerrak ematen. Aldi berean, Kirol Goiko Teknikariaren formakuntza jaso zuen, eta zirkuan eta kale animazioan bereziki zentratu zen. Ondoren,3 urtez formazioa jasotzen jarraitu zuen Oreka Zirko eskolan, eta hainbat eskolatan, hiritan eta herrialdetan (Alemania, Frantzia, Argentina…) 15 urteko ikasketak jaso ondoren, Nafarroan hasi zen esparruak sortzen bere ezagutza elkarbanatzen jarraitzeko. Azkenik, 2022an Urtxintxa Zirkua zabaldu zuen Antsoainen. Abentura honetan, baina, “Dabitxi” ez dago bakarrik, eta egun lau irakasle ari dira bere zuzendaritzapean.

ekipoa

Urtxintxan eskolan profesional talde bikaina dugu, hainbat irakasgai emateaz arduratzen dena.

Marta Rojo, Maitane Azpiroz, Gaspar Illoro, Juan Sebastión “Juanelo”, Zoe Aldekoa, Janire Etxabe, Roque Bisciotti,

Maria Tsimilli, el Billie, Mailen Mansilla, Juan Jurado eta Ander San Martin

logo_urtxintxa_negro_f_trans-horizontal_2.png
  • Black Instagram Icon

© 2025 URTXINTXA · DABITXI ZIRKUA

bottom of page